Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.
Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sortzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.
Apirilaren 15etik 21era Urduliz itsasoari buruzko edukietan hezteko eta kontzientziatzeko topagunea bihurtuko da. Hala, Urez Ur Fest jaialdiaren helburua da jendeak itsasoarekiko enpatia eta ulermena garatzea adituen, zientzialarien eta dibulgatzaileen ikuspegiakaz lagunduta. Ekintza guztiak Urdulizko kultur etxean egingo dituzte, Udalak eta Tantak elkarteak antolatuta.
Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen.
Apirilaren 18an, arrastiko 19:00etan, gaiaren berri emango dute Sopelako Kuadrillak elkartearen sare-sozialetan Apirilak 20an, 18:00etan film laburrak bidali sopekoor@gmail.com helbidera 19:00etan, film laburren emanaldia Kurtzio kultur etxean 20:30ean Aseloth kontzertu akustikoa Antolatzailea: Sopelako Kuadrillak