Urtero legez, Getxo Jazz indarrez bueltan dago 17 saio zirraragarrigaz, ekainaren 3tik 7ra. Muxikebarri zentroan eta Algortako Telletxe plazan egingo dituzte emanaldiak eta Stacey Kent, Hiromi, James Carter, Bill Frisell eta Kurt Rosenwinkel izango dira kontzertuen protagonistak. Jaialdiari buruzko informazio guztia webgune honetan kontsulta daiteke. Bestalde, kontzertuetarako sarrerak eta bonuak ohiko saltokietan eros daitezke: Kutxabank sarea, Muxikebarri zentroa eta Romo Kultur Etxea.
Urtero legez, Getxo Jazz indarrez bueltan dago 17 saio zirraragarrigaz, gaurtik domekara bitartean. Muxikebarri zentroan eta Algortako Telletxe plazan egingo dituzte emanaldiak eta Stacey Kent, Hiromi, James Carter, Bill Frisell eta Kurt Rosenwinkel izango dira kontzertuen protagonistak. Jaialdiari buruzko informazio guztia webgune honetan kontsulta daiteke. Bestalde, kontzertuetarako sarrerak eta bonuak ohiko saltokietan eros daitezke: Kutxabank sarea, Muxikebarri zentroa eta Romo Kultur Etxea.
Arriaga auzoko festen txanda izango da aste honetan, eta, auzo txikia izan arren, jai-batzordeak egundoko egitaraua prestatu du auzokideek eta erandioztarrek ederto pasatzeko. Besteak beste, putxera-lehiaketa, kickboxing erakustaldia, dantzaldiak eta erromeria izango dituzte uztailaren 3tik 7ra.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.
Gaurtik abuztuaren 6ra arte, Plentziako kaleak zinemaz beteko dituzte udako zinema emanaldiakaz. Hurrengo martitzenetan sei pelikula eskainiko dituzte, Eleiz plazan, portuan, Ontziola plazan eta Txipion.