Barrikako liburutegiak ipuinaren orduaren tailerrari ekingo dio berriz ere, Hurbil liburua eskainiz haurrek irakurri eta ikas dezaten.
Saldoen merkatua egingo dute datorren astean, hilaren 25etik 28ra, Getxon. Aurten, Aukeren Merkatua izena izango du egitasmoak, eta sektore ezberdinetako 53 saltokik parte hartuko dute.
Automobil eta motozikletei buruzko argazki bitxiak. Astelehenetik zapatura, 11:00-13:00 eta 16:30-20:00. Antolatzailea: Plentzia Classic Elkartea
Ikasturte berriagaz batera, berriro ere hasiko dituzte ingurumenarekiko errespetua lantzen duten Inguru Minguru tailerrak. Zehazki, iraila eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan. Hala, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte, eta parte hartzaile kopurua irekia da. Lehenengo saioa irailaren 6an izango da, Berangoko Moreaga parkean.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.