Gabonak ez dira bukatu, oraindik errege-opila falta da! Domekan, ekialdetik etorritako Errege Magoek eskualdeko udalerriak bisitatuko dituzte Gabonei amaiera emateko. Hurrengo lerrootan egitarauak batu ditugu herriz herri, txikitxoen ilusioak azken egunera arte iraun dezan.
Plentzia/Gorlizko Danontzat Gaztetxeak bere ateak berriro ere ireki ditu eta, urtarrilaren 5ean, domekan, Antimonarkia gaua ospatuko dute. Hala, Pozoi taldea eta MJ K-Lanbre taldeak girotuko du arrasti-gaua.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Eguberriak sasoi magikoa dira askorentzat, horregatik, leioaztarren artean lilura piztuko duten hamaika jarduera iragarri ditu Udalak: Olentzero eta Mari Domingiri harrerak, Elur-bola, Errege Magoen kabalgata, antzerkiak eta beste hainbat ekintza. Hemen dituzue guztiak.