Nuria Sordik gidatutako adimen emozionalaren inguruko saioa egingo dute urtarrilaren 29an, Urdulizko Inola egoitzan. 18:00etatik 20:00arte izango da eta izena ematea 747 499 814 zenbakian edo amujerinola@gmail.com helbidean egin daiteke.
Alegia moderno bat da, bereziki hiru ideia bat lantzen duena: ezbeharrak gainditzeko, ingurunera egokitzeko eta, talde batek bizirik irauteko xedez, denen arteko lankidetza indartzeko prozesua. Uholde batek hartuko du basoa, eta hango biztanleak aurrera ateratzeko ahaleginetan ariko dira behin-behineko babesleku batean. Azeri ttiki batek bere burua eskainiko du jana eta ura bilatzeko, baina taldea ez da fidatzen ez haren gaitasunez ez asmoez, eta beste batzuei ematen dizkie lan horiek. Parte hartu nahi dutenek liburutegia@barrika.eus helbide elektronikoan edo 946775163 telefonora deituz eman dezakete izena.
Ekaitz Goienetxeak Zaldi Mamarroa komentatuko du Gorlizko irakurketa taldean. Sertutxenan arrastiko 19:00etan.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Telmo Lazkanoren hitzaldia helduentzat.
Telmo Lazkanok emandako saioak.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |