Martxoaren 5etik 8ra, Getxoko saltokiek euren produktuak kalera aterako dituzte Aukeren Merkatuaren beste edizio batean. Oraingoan, 54 establezimenduk parte hartuko dute, horietatik 9k lehen aldiz, eta prezio merkeagoan eskainiko dituzte haien produktuak.
Igone Mariezkurrena (Pasai Donibane, 1985) kazetari eta antropologoak Pakistanera egindako hainbat bidaiatan behatu eta dokumentatutako errealitateen berri jasotzen du Indusen ibaibideak kazetaritza lanak. Guztiek dute zerikusia krisi klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren jendeen bizitzetan duen inpaktuarekin eta horren alderdi sozialarekin. Generoa eta giza eskubideak zeharlerro garrantzitsua dira erakusketa formatua duen ikerketa lan honetan. Erakusketan ikus daiteke ere CVCEPhoto 2024 argazki erakusketa.
Betidanik, ardogintza gizonezkoen ofizioarekin uztartu izan da. Gure eskuetaraino iritsi diren argazki zaharretan, gizonezkoak dira ardoaren elaborazioa lanetan ageri direnak. Baina emakumeek ere lan garrantzitsua bete dute tradizioz gizonezkoena izan den ardogintzaren sektore honetan. Hala, gure ondaren hain ezezaguna den alderdi hau gizarteratzeko helburuz, Emakumea ardogintzan erakusketa bat antolatu dute ardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein izan den ezagutzera eman eta ardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den azpimarratzeko. Juan Celaya Letamendi Fundazioak antolatuta. Bisita guidatua: martxoak 6, 19:00 h
Otsailaren 26an eta 27an Mendi Film Festival 2024 jaialdiko film labur eta dokumental onenak proiektatuko dituzte. Jarraian, martxoaren 3an, 4an, 5ean eta 6an hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak egingo dituzte, hala nola 13. Climbing Girl Party edo Pou anaien berbaldia.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |