Udako solstizioari ondoetorria egiteko, San Juan Egunaren bezperan sua piztuko dute ekainaren 23an, astelehenean, Berangon. Jai-eguna izango da, eta egitarau oparoa prestatu dute adin guztietako herritarren gozamenerako. Ekitaldiak 16:00etan hasiko dira, Lantzarteko zelaian.
18:00 Aurpegia margotu gura duzu? /Eskubeltz 18:30 Diskofesta magikoa 19:30 Dantzak /Pro Bolivia, Sikap eta Pagkakaisa. 20:00 Txokolate-jana /Abian kultura elkartea, Getxoko Etorkinak Federazioa eta San Nikolas Zabalik 20:30 ALBEko bertsolariak 21:00 Konjurua & Urdiaingo San Juan kantaita /Itxartu Dantza Taldea. Sua piztu, aurten zer ekarriko duzu sutara botatzeko? Plastikorik ez, mesedez.
Udako solstizio jaia ospatuko dute berriro ere San Juan gauean, datorren astelehenean, Algortako San Nikolas plazan. Familientzako jaia izango da, Abian, Albe, Eskubeltz, Egizu, Getxoko Etorkinak Federazioa, Haria eten barik, Itxartu, Mujeres con Voz eta San Nikolas Zabalik elkarteek antolatuta, Getxoko Udalaren eta Azebarri Kultur Elkartearen laguntzagaz. Egitaraua 18:00etan hasiko da.
Sendabelarretatik abiatuta etxean norberak bere egunerokotasunean behar dituen kosmetikoak egiteko gida teoriko-praktikoa sortu du Garbiñe Larreak. Aurkezpena Sopelako udaletxeko hallean egingo dute, arrastiko 18:00etan.
San Juan suaren magiak sopeloztarrak beste behin itsututa utziko ditu ekainaren 23an: umeentzako tailerrak, txokolatada, Olea antzerkia eta suaren piztea izango dituzte, besteak beste, egun berezia prestatzeko jardueretan. Hala, udaren hasiera handikiro ospatuko dute, datozen festetarako ere gorputza prestatzeaz gainera.
San Juan bezperako gaua magikoa izatea da Plentzian, eta, aurten ere, jai-batzordeko kideek kutsu mitologikoa duen ospakizun ikusgarria egingo dute.
San Juan Suaren ospakizuna Urdulizen ere egingo dute, nola ez! Hala, hainbat ekintza prestatuta dituzte udari ongi etorri beroena emateko, guzti-guztiak Urdulizko kultur etxean. Ikusi egitaraua!
Badatoz Leioako sanjoanak! Hurrengo asteetan ez zereginik faltako Leioan. batetik, aste-akabu honetan, jaien aurrekoa ospatuko dute kuadrillek Antzinako Egunean, baina onena hurrengo barikuan hasiko da, hilaren 20an, San Juan jaien hasieragaz. Hemen duzue egitaraua egunez egun.
Udari hasiera ofiziala emateko atzera-kontaketa hasi da, eta, horregaz batera, garaiko jai gozagarriei ere! Hala, Zubiletako jaiek emango diete festen segidari Getxon ekainaren 20tik 23ra, San Juan jaiakaz.
Ekainak 20, barikua 18:30 Kalejira eta txalaparta, Goierri Bizirik eta Ttakunerre elkarteen eskutik. 19:00 Txupinazoa eta pregoiaren irakurketa, Gertuko elkartearen eskutik. 19:30 Barrikako Tribiala, Uribe Kostako berbalagunen eskutik. 20:30 Ttipika Dantza gidatuak. 20:30 Sardina-jana eta sagardo festa. 21:30 Kontzertua: Moskor Alaiak. 23:30 Kontzertua: Urban Tones. Ekainak 21, zapatua 10:00–15:00 Sukalki Txapelketa. Izen-emateak 11:30ean, Udaletxeko plazan. 12:00 Haurrentzako puzgarriak. 13:00 Kontzertua: Er Duende & Tonians eta Urbi Selektah. 16:30 Mus Txapelketa, Nagusien etxean. 17:30 Sukalkien sari-banaketa. 18:00 Familia-ikuskizuna: Matraka Culinary (Trakamatraka). 19:30 Disko festa: Esna Gazte. 22:00 Kontzertua: Fito & Fitipaldis tributu-banda (Wilson & Wilsonetis). 23:30 Erromeria: Sastraka. Ekainak 22, domeka 10:00 Nekazaritza eta Artisautza Azoka. 12:00 Haurrentzako puzgarriak. 12:00 Igel toka Txapelketa, Jubibarrikaren eskutik. 12:00 Euskal dantzak, Emakumeen Hitza elkartearen eskutik. 12:30 Trikipoteoa: Zuzterrak. 18:00 Zirku-ikuskizuna: Bidaibizitzen (Zirkun Zirko). 19:00 Dantza plaza: Patxi Perez konpainia. 19:00 Saiheski-jana. Ekainak 23, astelehena 19:00 Familia-diskofesta: Arima. 21:30 Txokolate jana, Gure ixerdia elkartearen eskutik. 21:30 Tai Xi erakustaldia. 22:00 Txalaparta ikuskizuna, Ttakurrene elkartearen eskutik. 22:30 San Juan gaua ikuskizuna: Gerora (Meñakoz dantza taldea). Ekainak 24, martitzena 11:00 Meza nagusia. 12:00 Agurra: Emakumeen Hitza dantza taldearen eskutik. 12:00 Kontzertu korala: Aita Gotzon (Barrika) eta Lagun artea (Sopela). 14:30 Herri-bazkaria. Izena emateko epea: ekainaren 17ra arte, udal-liburutegian, astelehenetik eguenera, 17:00-20:00 eta barikuetan, 10:00-13:00.