Beste behin, Sopelako Zantxo Lehiaketa famatua egingo dute jaietan. Hala, ekainaren 27an, herritarrak Udaletxe plazan batuko dira irrintzirik onena nork botako duen aukeratzeko. Txapelketa arrastiko 18:00etan hasiko da, eta, izen-ematea, ordu erdi lehenago izango da, 17:30etik 18:00etara.
Sopelako jaiak inoiz baino hurbilago daude: ekainaren 26tik 29ra herri osoa batuko da udari festa eta aldarrikapen giroan hasiera emateko. Hona hemen txosna-batzordeko eta Udaleko egitarauak, oso-osorik. Gorde indarrak jai-egun zoroetarako!
Barikuan eta zapatuan Kukularra auzoko festak ospatzeko egitarau oparoa prestatu du bertako jai-batzordeak. Aurten ere, auzotarren artean jaiak berpizteko ahaleginari eutsiko diote eta egun biko egitaraua prestatu dute horretarako.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |