16 urtetik gorakoentzako zinema euskaraz.
Dog txakur bakartiaren istorioa kontatzen duen animaziozko filma da. Robot bat eraikitzen du konpainia izateko. Ezbehar baten ondoren, haien adiskidetasuna kolokan jartzen da, eta galera, nostalgia eta oroitzapenen balioa arakatzen ditu.
Plentziako itsas historiari eta iragan kolektiboari aitortza egiten dion Itsasontzien ilustratzailea erakusketa ikusgai egongo da uztail osoan Goñi Portal kultur etxean. Roberto Hernandez marrazkilariaren 17 akuarelek hiribilduaren itsas kultura eta memoria historikoa gogora ekartzen dituzte, artearen bidez.
Irudi bakoitza olioz: margolan bakoitzean bi ikuspegi. Natura, figura eta bodegonak begirada bakoitzagaz. Nataliowsky, Ana Natalia Gomez.