Tiraldi irekia 20 euro. Tokikoen tiraldia 15 euro.
Martxa nordikoak bueltan dira kostaldeko udalerrira: irailaren 6an lehenengoa egin zuten eta irailaren 27an, zapatuan, hurrengoa egingo dute. Irteera horretako maila altua izan da eta 10:15ean geldituko dira Ibarreta plazan. Izen emateak daborduko irekita daude 946 774 348 zenbakian edota Gorlizko turismo bulegoan aurrez aurre eginda.
Plentziako itsasadarrak elkartasuna kirol-giroan hartuko du zapatu honetan GoazenUp elkarteak antolatuko duen Sup Race 2025 ekimenean. Paddle surfaren inguruko festa honek, kirol egokitua gizarteratzeaz gain, aurten, Gazako herritarrei babesa adieraztea izango du helburu nagusi; besteak beste, bildutako diru guztia UNRWAri, Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari, emango diote.
Udari agurra esan beharra badago ere, oraindino badago zertaz gozatu Getxon. Jaiak ez dira bukatu hemen. Izan ere, Areetan, Mesedeetako jaiak ospatuko dituzte irailaren 26tik 28ra eta hiru eguneko ekitaldi-programa zabala eskainiko dute herritar guztientzat.
Txopoetako Mikel Deuna jaiak ospatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte aste-akaburako jai-batzordeko kideek: kirol-probak, kontzertuak eta lehiaketa gastronomikoak izango dituzte, beste askoren artean. Hemen hiru egunetako egitaraua.
Erandio Magikoa jaialdiaren bederatzigarren edizioa bariku honetan abiatuko da, hilaren 26an, eta domekara arte luzatuko da. Bederatzi artistak parte hartuko dute aurtengo jaialdian Erandiogoikoko, Astrabuduko eta Altzagako kaleetan egingo dituzten ikuskizun harrigarreietan.