Igandea, urriak 19

10:00

Hondakinik gabeko herri baten alde. Urdulizko hiri-garbiketa ibilbide gidatua

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Irteerak eta txangoak

Tntak elkarteak doako ekimen bat antolatuko du herritarrak hondakinen arazoaz kontzientziatzeko: Hondakinik gabeko herri baten alde. Urdulizko hiri-garbiketa izeneko ibilbide gidatua.

Hondakinik gabeko herri baten alde. Urdulizko hiri-garbiketa ibilbide gidatua Urdulizko kultur etxea

Tntak elkarteak doako ekimen bat antolatuko du herritarrak hondakinen arazoaz kontzientziatzeko: Hondakinik gabeko herri baten alde. Urdulizko hiri-garbiketa izeneko ibilbide gidatua.

18:00

Umeentzako antzerkia: "Zaintzaren dantza"

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Antzerkia

Meri ama izan berri da. Bederatzi hilabetez bere baitan eraman duen haurtxo horren zaindaria izan da. Era berean, gertaera hori kezka eta zalantza ugariren iturri bihurtu da. Zer heziketa emango diot? Zer izango da hazten denean? Lortuko al du zoriontsu izatea?

Umeentzako antzerkia: "Zaintzaren dantza" Kurtzio kultur etxea

Meri ama izan berri da. Bederatzi hilabetez bere baitan eraman duen haurtxo horren zaindaria izan da. Era berean, gertaera hori kezka eta zalantza ugariren iturri bihurtu da. Zer heziketa emango diot? Zer izango da hazten denean? Lortuko al du zoriontsu izatea?

18:00

Getxo Eszena 2025: "Opereta"

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Antzerkia

Piano bat, eta eszenatoki huts bat… eta, bapatean magia sortuko da. Cor de Teatreren emanaldia, keinu sinple bezala abiatu eta umorez, erritmoz eta talentuz jositako emanaldia bihurtuko da. Ez da antzezlan edo opera soil bat: Verdi, Mozart edo Bizeten lanei omenaldia da; tramoiariek, jostunek eta argiztatzaileek musika klasikoa berrinterpretatuko dute alaitasunez.

Getxo Eszena 2025: "Opereta" Muxikebarri Antzokia

Piano bat, eta eszenatoki huts bat… eta, bapatean magia sortuko da. Cor de Teatreren emanaldia, keinu sinple bezala abiatu eta umorez, erritmoz eta talentuz jositako emanaldia bihurtuko da. Ez da antzezlan edo opera soil bat: Verdi, Mozart edo Bizeten lanei omenaldia da; tramoiariek, jostunek eta argiztatzaileek musika klasikoa berrinterpretatuko dute alaitasunez.

20:00

Antzerkia: "El peor espectaculo del mundo. De momento"

Merkatu Zaharra, Erandio | Antzerkia

Eldarniozko dokumentu bat, auzoko heroi bat protagonista duen BIOPIC bat, munduan dagoen izaki baztergarria, denetarik egon behar duelako. Aurrekontu txikiarekin eta material txarrekin beren burua egiten duten per­tsona horiekiko guztiekiko maitasun-ekintza bat. Norbait izaten saiatzen direnei buruzko pieza komiko bat, baina, azkenean, untxiena bezalakoa da haien bizitza, arrastorik utzi gabe sastrakaz sastraka salto egiten dutenena, eta, atzera begiratzean, eskopetekiko beldurra besterik ez dute ikusten. “Beste heldulekurik ez dugunean, barrea besterik ez zaigu geratzen”. Fitxa artistikoa:  Egilea: Txubio Fernández, Miguel Muñoz Zuzendaritza: Miguel Muñoz Musika: Varios Eszenografia: Carlos P. Donado Jantziak: Zanguango teatro Antzezlea: Txubio Fernández 

Antzerkia: "El peor espectaculo del mundo. De momento" Merkatu Zaharra

Eldarniozko dokumentu bat, auzoko heroi bat protagonista duen BIOPIC bat, munduan dagoen izaki baztergarria, denetarik egon behar duelako.

Aurrekontu txikiarekin eta material txarrekin beren burua egiten duten per­tsona horiekiko guztiekiko maitasun-ekintza bat.

Norbait izaten saiatzen direnei buruzko pieza komiko bat, baina, azkenean, untxiena bezalakoa da haien bizitza, arrastorik utzi gabe sastrakaz sastraka salto egiten dutenena, eta, atzera begiratzean, eskopetekiko beldurra besterik ez dute ikusten.

“Beste heldulekurik ez dugunean, barrea besterik ez zaigu geratzen”.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Txubio Fernández, Miguel Muñoz
  • Zuzendaritza: Miguel Muñoz
  • Musika: Varios
  • Eszenografia: Carlos P. Donado
  • Jantziak: Zanguango teatro
  • Antzezlea: Txubio Fernández 

09:00

Ibilbide zirkular bi egingo dituzte Gorlizen urrian zehar

Ibarreta plaza, Gorliz | Kirol-ekitaldiak

Gorlizera berriro bueltan dira ibilbide zirkularrak! Hala, urriaren 5ean izango da lehenengoa, domekan, Itsasargiko errepidetik, Foru Abeletxeko larreetatik, Fano eta Orabille auzuneetatik eta Saratxagatik Gorlizera itzulia igo gabeko ibilbide zirkularra. Bigarrena, urriaren 19an, domekan, izango da. Itsaslabarren ibilbidea da: zazpi gailur txiki egingo dituzte Astondotik Armintzaraino. Bi ibilbideak Ibarreta plazatik hasiko dira, goizeko 09:00etan. 

Ibilbide zirkular bi egingo dituzte Gorlizen urrian zehar Ibarreta plaza

Gorlizera berriro bueltan dira ibilbide zirkularrak! Hala, urriaren 5ean izango da lehenengoa, domekan, Itsasargiko errepidetik, Foru Abeletxeko larreetatik, Fano eta Orabille auzuneetatik eta Saratxagatik Gorlizera itzulia igo gabeko ibilbide zirkularra. Bigarrena, urriaren 19an, domekan, izango da. Itsaslabarren ibilbidea da: zazpi gailur txiki egingo dituzte Astondotik Armintzaraino. Bi ibilbideak Ibarreta plazatik hasiko dira, goizeko 09:00etan. 

12:00

Armintzako Santo Tomas jaiak

Lemoiz | Jaiak

Barikutik domekara egitarau ederra prestatu dute Armintzako jai-batzordeko kideek, eta publiko guztientzako gozagarriak izango diren ekintzak izango dituzte, hala nola umeentzako herri kirolak, afari herrikoia, kontzertuak, azokatxoa eta beste hainbat. Hemen jarduera guztien egitaraua egunez egun.

Agenda herriak

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»