San Fernando Abesbatza (Sestao), Nicarao Dance (Nicaragua), Nuestra Señora Virgen de la Montaña (Astrabudua), Sikap (Filipinas). Bildutako dirua ACOES GKEarentzat izango da.
Gorlizera berriro bueltan dira ibilbide zirkularrak! Hala, urriaren 5ean izango da lehenengoa, domekan, Itsasargiko errepidetik, Foru Abeletxeko larreetatik, Fano eta Orabille auzuneetatik eta Saratxagatik Gorlizera itzulia igo gabeko ibilbide zirkularra. Bigarrena, urriaren 19an, domekan, izango da. Itsaslabarren ibilbidea da: zazpi gailur txiki egingo dituzte Astondotik Armintzaraino. Bi ibilbideak Ibarreta plazatik hasiko dira, goizeko 09:00etan.
Plentzia prest dago Lanbro Beltza topaketaren 13. edizioa hartzeko. Urriaren 16tik 18ra bitartean egingo dute, Goñi Portal kultur etxean. Literaturaren genero beltzaren zaleentzako hitzordu nagusietako bat den jaialdi honek lehen mailako idazleak, kazetariak eta irakasleak bilduko ditu aurten ere.
Barikutik domekara egitarau ederra prestatu dute Armintzako jai-batzordeko kideek, eta publiko guztientzako gozagarriak izango diren ekintzak izango dituzte, hala nola umeentzako herri kirolak, afari herrikoia, kontzertuak, azokatxoa eta beste hainbat. Hemen jarduera guztien egitaraua egunez egun.