Leioako merkatarien sareak formatu originalean egingo du bere burua ezagutarazteko apustua: Street Escape Room bat egingo dute. Urriaren 25ean, zapatuan, egingo dute, 10:00etatik 14:30era.
Sopelako kaleak berriro ere musikaz eta giro onez beteko dira azaroaren 22an, Musikaren Egunaren laugarren edizioan. Sopelako Kuadrillek antolatutako jaialdiak sei musika-talde elkartuko ditu, rocketik musika elektronikora, eta trapetik ska-ra doazen estilo desberdinak batuz.
Igeltsuz, zalantzaz eta mugimenduz betetako tailer batean jaio zen Sustrai: zirkua, dantza eta arte plastikoa uztartzen dituen sorkuntza kolektiboa, garenaz hitz egiteko eta sortutako desordenak atzera bueltarik ez duela adierazteko. Jokoaren bidez, antzezleek ikuskizun indartsu eta irudiz betea sortzen dute. Sustraiak, gorputza eta materia etengabeko eraldaketan.
Saioak bai Altzagan, bai Astrabuduan burutuko dira. Saioaren iraupena: ordu eta 15 minutu (gutxi gorabehera). Datak: Astrabudua: urriak 20, azaroak 17 (Gela Urdina) Altzaga: urriak 21, azaroak 18 (Liburutegian bertan) Parte-hartzaileen kopurua: Gutxienez 5 eta gehienez 20 izan beharko dira. Auzo batean taldea osatzeko arazoak baleg, beste auzoara joateko aukera legoke, pertsona gehiagok izena eman duen kokapena lehenetsiz. Izena ematea: Liburutegietan irailak 1–19 bitartean, edukiera bete arte eta inskripzioaren ordena errespetatuz. Izen ematea bi saioetarako da baliagarria. Baten bat bigarren saioan hasi nahi izanez gero inskripzio epean egin beharko luke. 2026an, tailerraren martxaren arabera, egitasmoarekin jarraituko genuke. Horretarako beharrezkoa litzateke 2025eko bihotzean dagoeneko aurten ere parte hartu dutenen berri jasotzea. Tailerraren monitorea taldeari egokituko zaio. Saioetara ez da material berezirik eramán behar izango.
Getxoko dendak bertso doinuez beteko dira aste-akabu honetan. Izan ere, Getxo Enpresak bultzatuta, Algortako Bertso Eskola (ALBE) eta Udalagaz lankidetzan, hainbat bertsolari arituko dira kantuan Algortan, Areetan eta Itzubaltzeta/Romon, Bota Bertsoa ekimenagaz.
Urriaren 24tik 26ra, Gorlizko Ibarreta Plazak gastronomia eta festa giroa uztartuko ditu, Mikologia Jardunaldiak, artisau-garagardoen azoka eta zuzeneko kontzertuak barne.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |