Ekainaren 6an, Bizikleta Eguna ospatuko dute Sopelako herritarrek. Udalak adierazi duenez, kirola eta giro familiarra elkartzen dituen ekitaldia izango da, beraz, helduek zein umeek parte hartu ahal izango dute, eta, horretarako, bi ibilbide desberdin prestatuko dituzte: lehenengoak Sopelako hondartzak zeharkatuko ditu eta bigarrena herriko kaleetatik egingo da.
Ekainaren 6an, zapatua, Sopelako Ander Deuna Ikastolak Udaberriko Jaia ospatuko du 10:00etatik aurrera. Antolatu dituzten ekintzen artean, Nikola Telleria apaiz eta euskararen aldeko ekintzailea gogoratuko dute, bera izan baitzen ikastolaren sortzaileetako bat. Gainera, egun osoko programazioak kirola, kalejira, bazkariak eta ikuskizunak izango ditu.
Getxotik Mundura Mundutik Getxora programaren barruan, Unai Aranzadi argazkilari eta zinemagilearen Lur gabeak erakusketa zabalduko dute bihar, ekainaren 4an, Romo Kultur Etxean.
| Uztaila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||