Sopelako Udaleko Toki Garapen Arloak, EmakumeEkin elkarteagaz lankidetzan, Ziurgabetasuna surfeatzen izeneko jardunaldi berritzailea antolatu du ekainaren 12rako, herriko emakume ekintzaileei zuzenduta. Ekimen honek surfa baliatuko du metafora eta praktika gisa ekintzailetzaren berezko erronkei aurre egiteko, hala nola ziurgabetasunari, beldurrari edo erabakiak hartzeari, emakumeen arteko sareak sendotzeko eta ahalduntzea sustatzeko helburuagaz.
Getxotik Mundura Mundutik Getxora programaren barruan, Unai Aranzadi argazkilari eta zinemagilearen Lur gabeak erakusketa zabalduko dute bihar, ekainaren 4an, Romo Kultur Etxean.
Ekainaren 13an eta 14an, Martiartu dorrearen inguruan batuko dira San Antonio festak ospatzeko. Zapatuan, Txapela Brava eta Txerri-ugerrak taldeen kontzertuak izango dira aurten; eta, domekan, umeentzako tailerrak egongo dira arrasti osoan zehar.