Kosta Trail lasterketak 20. edizioa beteko du aurten, eta izen-ematea daborduko zabalik dago www.kostatrail.com webgunean. Aurrekoetan bezala, ekainaren 21ean egingo den probak hiru ibilbide izango ditu: mendiko 21 kilometroko erdi maratoia, 20 kilometroko mendi martxa eta 7 kilometroko familia martxa. Ohikoa den bezala, kirol-frogak izaera solidarioari ere eutsiko dio, eta izen-emateetatik bildutakoaren zati bat GaituzSport Fundazioari bideratuko diote, desgaitasuna duten zein ez duten pertsonen artean kirola berdintasunean sustatzeko.
| Martxoa | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | |||||