Itsas Martxaren 13. edizioa aurkeztu dute, euskal preso eta iheslarien zein palestinarren alde egiten den ekimen solidario handia. Aurten, uztailaren 11n jarri dute hitzordua, eta itsasadarreko ekimen ikusgarriaz gain, herri-bazkaria,eta giro ederra izango dute, besteak beste EH Sukarra taldearen doinuakaz.
Itsasadarraren beste aldean egon arren, izaera propioa duen auzoa da Txipio. Hala udako jaien hasiera bertan ospatzen dela esan daiteke. Auzo honetako jaien ospakizunaren erdigunean eskola dago, hainbat ekintza bertan egiten baitira, hala nola umeentzako ekintzak, dantzak, zezensuzkoa edo aire zabaleko zinema. Festak Errotabarriko futbol zelairaino ere hedatzen dituzte, Wakling Footbal txapelketagaz.
Txori Alai Kirol Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen Rabu Txapelketak Antsonekoa plaza usain gozoz beteko du uztailaren 11.