Azaroaren 7an, zapatua, Pepetxinen omenezko XIV. Putxera Eguna ospatuko da Sopelan. Izen-ematea 9:00-11:00 bitartean egin beharko da, eta putxerak 12:00-13:00 bitartean aurkeztuko dira, udaletxeko plazan. Izen-ematea doakoa izango da. Sari orokorrak eta tokiko sariak banatuko dira: sari orokorrei dagokienez, lehenengo sailkatuak txapela eta 400 € eskuratuko ditu, bigarrenak garaikurra eta 300 €, hirugarrenak garaikurra eta 200 €, eta horrela hurrenez hurren 10. postura arte; eta tokiko sariei dagokienez, lehenengo tokiko sailkatuak putxera saria jasoko du, eta hurrengoek garaikurrak eta diru-sariak 20. postura arte.
Azaroaren 7an, Udal Ingurumen Aretoak antolatutako jardueraren bidez, zortzi urtetik gorako haurrek Getxon bizi diren anfibioak gertutik ezagutzeko eta euren kontserbazioaren garrantziaz jabetzeko aukera izango dute.
Azaroaren 2tik 16ra, Getxoko Udalak Areetako Kukupraka ludotekak Gabonetan eskainiko dituen jardueretarako izena emateko epea zabalduko du. Bi txanda izango dira, bata abenduaren 24tik 30era, eta bigarrena, abenduaren 31tik urtarrilaren 5era, Romo ikastetxean, 10:30etik 13:30era. Aurreikusi duten moduan, 36 plaza izango dira txanda bakoitzean, eta bertan 2015etik 2021ra (biak barne) jaiotakoek parte hartu ahal izango dute.
Gure Lurreko Merkatuak Sopelako, Uribe Kostako eta Bizkaiko baserrietako ekoizleengana zuzenean jotzeko aukera eskaintzen du astero. Besteak beste, barazkiak eta frutak, ogia eta pastelak, marmeladak, gildak, gazta eta txerrikiak erosteko aukera egoten da. Astero parte hartuko duten produktuak eta ekoizleak zeintzuk izango diren jakiteko, Sopelako Udalaren Instagramean kontsulta daiteke informazioa.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||