Hori dela eta hainbat mobilizazio egiten dabiltza eskualdean eta Bilboaldean. Atzo berbarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian izan ziren. Beharginek zuzendaritzaren "immobilismoa", "bazterkeria" eta "sexismoa" salatu zuten, besteak beste. Langileek ELA, LAB eta UGT sindikatuen babesa daukate. Bihar, eguaztena, informazio-gunea paratuko dute Leioako Sakoneta kiroldegian, 11:00etatik 13:00tara.