Erandiorentzako hain seinalatua den eraikinaren aurkezpenaren egunean, Tartanga Berdea plataformako kideek kazetarien eta Eusko Jaurlaritza zein Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkarien presentzia baliatu zuten beraien aldarrikapenek oihartzuna izan zezaten. Ekitaldian zehar, banderakaz inguratu zituzten bai alkatea, baita beragaz zihoazen kazetari eta politikariak eta beraien aldarrikapenak oihukatu zizkieten.
Hasiera batean, Udaltzaingoko agente bi Merkatu Zaharrera bertaratu ziren arren, ez zuten esku-harturik egin eta berehala alde egin zuten, protestak bere horretan jarrai zezan utziz.
400 etxebizitza
Tartanga Berdea plataformak hainbat ekintza egin ditu Altzagako kiroldegiaren ondoko 17.000 metro koadroko berdegunean eraiki gura dituzte 400 etxebizitzen proiektua geldiarazteko. Etxe horiek Abaroa enpresak kaltetutako 67 familien birkokapenerako balioko luke, besteak beste.