Erandioko udal-iturriek jakitera eman dutenez, jaitsiera hori gobernu-aldeak ezarritako "marra gorriari" zor zaio, erakundeak egonkortasunaz eta lasaitasunez hornitzeko egindako apustuari erantzuten baitio, "inbertsio handien kaltetan, lan egiteko modu ordenatu eta arautu bategaz".
Azpimarratu dutenez, hauteskunde-urtea izanik eta ziurgabetasun eta aldakortasun egoera orokor batean, inbertsio-kapitulua da murrizketa handiena izan duena, 1.055.600 euro izango baititu, 2022ko 3.001.400 euroen aldean.
Aitzitik, Udalak nabarmendu du Erandio hainbat jarduketa eskatzen dituen asmo handiko hiri-berroneratze proiektu batean murgilduta dagoela, hala nola itsasadarreko zubia eta bulebarra, Axpeko biribilgunea, Cables y Alambres lantegiko hirigintza-proiektua, Mendiguren plazako estalkia, Tartangako proiektua, Erandiogoikoko saneamendua eta Meso kaleko egitasmoa.
Hala ere, 2023rako, eta beste egitasmo batzuen kontura, honako jarduketa hauek ere aurreikusi ditu Udalak: lursailak erostea, ingurumen-azpiegiturak eta hiri-eremuak (Tartanga kalearen bigarren fasea), mugikortasuna, aparkalekua eta trafiko-irtenbideak, funts bibliografikoak edo Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, besteak beste.
Aurretik esan bezala, Udalak zerbitzu publikoen egonkortasuna bermatzeko helburuagaz onartutako aurrekontua da, baita hirugarren adinekoentzako eta pertsona kalteberenentzako, familientzako eta hezkuntzan, kulturan edo kirolean ad hoc ekimenak dituzten gazteentzako arreta jartzen duena ere. Zentzu horretan, Herritarren Eremuak 20.011.209 euro izango ditu, Lurralde Garapenak 11.933.080 euro eta Antolaketak 5.788.711 euro.