Auzipetu denek deklaratu zuten hilaren 11n. Arrastian, ostera, Ertzainek eta Guardia Zibilek euren bertsioak azaldu zituzten. Topatu.infok argitaratu zuenez, horiek Gazte Danbadako ekitaldian esandako esaldiakaz "ez direla ondo gogoratzen" errepikatu zuten behin eta berriro. Era berean, Guardia Zibilen txostenak sarean ikusitako hainbat bideotan oinarritzen direla azaldu zuten; “Ernaiko kideen akusazioetan ere ez dute ekitaldiaren arduradun zirela edo Gazte Danbadako komunikazioa euren gain zegoela erakusteko froga zehatzik aurkeztu. Ustezko loturak eginaz ateratako ondorioak soilik”, gaineratu zuten.
"Terrorismoari gorazarre" egitea leporatuta epaituko dituzte eta fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak 18 eta 24 hilabete arteko espetxe zigorra eta 10 eta 12 urte bitarteko inhabilitazioa eskatu dute haietako bakoitzarentzat. Publikoa ezin izan zen sartu epaitegira, eta bertaratutako kazetariek prentsa gelatik irten behar izan zuten, epaiketaren audiorik jarri ez zutelako.