Udako jaiak 2017

Paella gozoa, Aixerrotako landan

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 21a, 12:00

Uztailaren 23an, domekan, egingo dute aurten Getxoko Nazioarteko Paella Lehiaketa, Aixerrotako landan. Aurtengoa 62. edizioa izango da, eta, urtero legez, Algortako gazte eta ez hain gazteek ilusio handiz hartuko dute egun osoko ekitaldi ospetsu hori. Batzuek zain daude Itxas Argia elkarteak lehiaketa-egunerako banatuko dituen olanak edo toldoak hartzeko. Jai-eremutik kanpo egongo direnak, ordea, euren txokoei azken ukituak ematen dabiltza.

Egitaraua:

  • o8:00-09:30 Ibilgailuak eremura sartu ahal izango dira, gauzak uzteko.
  • 10:30 Paella-lehiaketan izena ematea.
  • 12:00 Txalaparta-deia, UKTESTegaz.
  • 12:05 Aurreskua.
  • 12:10 Itxas Argia taldeko txikien dantza-emanaldia.
  • 13:30-14:30 Paellen aurkezpena.
  • 17:30 Sari-banaketa.
  • 18:30 Erromeria, Oxabi taldeagaz.
  • Egunean zehar, umeentzako jolasak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun