Ibarbengoako aparkalekuaren kontrako egitaraua prestatu dute Tosun

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 29a, 16:15

Tosu egin gura duten aparkalekuaren kontrako manifestazio jendetsua egin zuten Algortan joan den urtarrilean.

Getxoko Tosu landa abuztuan utzarazteko agindua eman zuen epaileak; hala ere, oraindino ez da halakorik gertatu. Hori dela eta, Tosu Betirako plataformako kideen arabera, baliteke hori dena irailean jazotzea. Hala, iragarrita dagoen aparkalekua egiteko obrak atzeratu guran, beste erresistentzia kanpaldia deitu dute ekologistek. Eguenean, hilaren 31n, ekingo diote kanpaldiari, eta irailaren 10era arteko egitarau zabala antolatu dute landan bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun