Bileran parte hartzeko sarrera librea izango da, azken momentuan ere; dena dela, aldez aurretik izena ematea interesgarria dela jakinarazi dute antolatzaileek. Horretarako, mezu bat bidali beharko da gureeskudagogetxo@gmail.com emailera.
Datorren azaroaren 5ean egingo dute erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketa Getxon, eskualdeko beste hainbat udalerrigaz batera. Hala, galdera zein izango den erabakitzeko, jardunaldi berezia egingo dute zapatuan, irailaren 9an. "Modu lasaian hitz egingo dugu zenbait aukeraren inguruan, eztabaidatu, iritziak kontrastatu, adostu eta, azkenean, denon artean erabakiko dugu zein den galdera", azaldu du Getxoko Gure Esku Dago taldeak. Bilera Algortako San Nikolas ikastolan izango da, 10:00etatik 13:30era.
Bileran parte hartzeko sarrera librea izango da, azken momentuan ere; dena dela, aldez aurretik izena ematea interesgarria dela jakinarazi dute antolatzaileek. Horretarako, mezu bat bidali beharko da gureeskudagogetxo@gmail.com emailera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!