Getxoko Ibarbengoako metro-geltokiko aparkalekua eraikitzeko obrak "beste egun batez gelditzea lortu" dutela aldarrikatu dute Tosu Betirako plataformako kideek. Gaur goizeko 07:30ak aldera hurbildu da Ertzaintza herri-ortu okupatura, Tosu landaren kontrola berrartzeko. Hala ere, bertan sartu barik alde egin dute. Joan den martitzenean herri-ortu okupatua hutsarazi zuen Ertzaintzak eta zapatuan ehunka lagunek berreskuratu zuten. Gaur aparkalekua eraikitzeari ekin behar zioten beharginek; hala ere, ingurua hesitu ezinik, lana bertan behera utzi dute, behin-behinean.
2017 urr 23 Getxo
2017 urr 21 Getxo
2017 urr 17 Getxo
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!