Bien bitartean, Tosu Betirako mugimenduko kideek martxa bat abiatuko dute zapatuan, hilaren 16an. 17:00etan jarri dute hitzordua, Bidezabal metro-geltokiaren ondoan.
Getxoko Tosu landaren inguruan galdetu dio Mikel Otero Gabirondo EH Bilduko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari. Ekonomia Garapena eta Azpiegituretako Sailburuari egin dio errekerimendua, Jaurlaritzaren eta Viviendas de Vizcaya S.A. enpresaren arteko akordioa zein izan den jakiteko. Izan ere, enpresa horrek Tosu landan duen partzela osora zabaldu dute aparkalekua eraikitzeko obra eremua. Hala, akordioaren baldintzak zeintzuk izan diren ere galdegin dio legebiltzarkideak Jaurlaritzari. Arduradunek urtarrilaren 4ra arte dute erantzuteko epea.
Bien bitartean, Tosu Betirako mugimenduko kideek martxa bat abiatuko dute zapatuan, hilaren 16an. 17:00etan jarri dute hitzordua, Bidezabal metro-geltokiaren ondoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!