Trump da Getxophoton zeresan gehien emango duen proposamenaren protagonista. Hainbat egunez, AEBetako presidentearen aurpegia daukan koltxoneta erraldoi baten gainera salto egiteko aukera emango du "Jump Trump" ekimenak. Irailaren 6tik 9ra egongo da koltxoneta ipinita Getxo Antzokiaren barruan.
"Badakigu mota honetako ekimenetan askotariko ekintzak aurkezten direla, eta askotan polemika bilatzen dutela medioetan agertzeko. Hala ere, ez dugu onartuko inorekiko errespetuari eraso egitea", adierazi du Andradek. "Zeharkatu ezin den marra gorri bat dago, are gehiago Udalak diruz lagundutako ekimen batean", deitoratu du popularrak.
"Modu berean jokatuko genuke ekintza Imanol Landa Getxoko alkatearen aurpegiaren gainean salto egitean oinarrituko balitz; eta ziur gaude auzokide askok gustura egingo luketela salto kasu horretan, baita beste edozein politikariren kasuan ere", zehaztu du Andradek.