Lope de Vega kaleko udal-eraikina eraistearen kontrako mobilizazioa egingo dute barikuan

Iker Rincon Moreno 2021ko ots. 3a, 19:44

Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko udal-eraikina eraistearen kontrako elkarretaratzea egingo dute barikuan, hilaren 5ean. Erromo Plataformak deituta, 18:30ean jarri dute hitzordua, eraikinaren aurrean bertan.

Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko udal-eraikinak gorabehera handiak izan ditu azkenengo urteotan. Udalak hura eraitsi eta bertan Belaunaldien Arteko Zentroa egiteko asmoa du eremu horretan, 13 milioi eurotik gorako inbertsioa eginez, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera. Horren aurrean, auzoko gazte eta nagusiek askotariko mugimenduak eta mobilizazioak egin dituzte proiektua geldiarazteko asmoz: itxialdiak, okupazioak, manifestazioak, sinadura-bilketak...

Zeregin horretarako hurrengo hitzordua barikuan izango da, hilaren 5ean. Romo Plataformak deituta, udal-eraikinaren kontrako elkarretaratzea deitu du horren aurrean, 18:30etik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun