Manifestazioaren ondoren deitzaileek esan zutenez, datorren aste-akabuan auzoko etxe guztietan banatuko dituzte euren aldarrikapenak jasotzen dituen eskuorri bat.
Argazki-galeria
Atzo, barikuan, Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko 12 zenbakiko udal-eraikina eraistearen kontrako elkarretaratzea eta manifestazioa egin zuten. Romo Plataformak deituta, 240 pertsona inguru batu zen protestara, eta, iragarri zutenez, azpiegitura hori botatzearen kontrako mobilizazioak eta ekimenak egiten jarraituko dute.
Manifestazioaren ondoren deitzaileek esan zutenez, datorren aste-akabuan auzoko etxe guztietan banatuko dituzte euren aldarrikapenak jasotzen dituen eskuorri bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!