Korrikaren hastapenak aztertu dituzte Getxon

Iker Rincon Moreno 2022ko mar. 30a, 12:26

Amurriotik hasita, bihar, martxoaren 31n, hasiko da Korrikaren lekukoa ibiltzen herriz herri. 22. edizioa izango da aurtengoa, eta bide horretan euskararen aldeko lasterketa kolektibo honen historia ezagutzeko parada izan zuten joan den martxoaren 24an Getxon. Egizu elkarteak antolatuta, solasaldi bi egin zituzten, eta urtez urteko argazkiakaz bideo polit bat proiektatu ere. Hona hemen emaitza.

Uribe Kostatik apirilaren 7an igaroko da 22. Korrika. Hala ere, lehendabizi, Erandio zeharkatuko du apirilaren 6ko 19:00etan, Bilbora bidean. Hurrengo egunean, Portugaletetik Getxora joango da Bizkaia Zubia zeharkatuz 06:30ean; hortik, Leioara, Algortara, Berangora, Sopelara eta Urdulizera joango da. Eskualdea Gorlizetik utziko du 09:40ean, Mungiara bidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun