Milioi bat euro bideratuko dute Fadurako garagardotegiaren eraikina berritzeko

Erredakzioa 2022ko api. 1a, 09:47

Garagardotegi zaharra eraberritzeko proiektuaren irudia. © GETXOKO UDALA

Eraikina, ematen zaizkion erabileren arabera eta eskaintzen dituen zerbitzuen arabera, ekipamendu publiko kolektibotzat joko da. Proiektuaren ezaugarriak, erabilerak eta gainerako ezaugarriak herritarrek parte hartzeko Thinking Fadura prozesuaren barruan kokatzen dira, duela lau urte hasitakoa, eta Udal Kirol Hiria kirol-parke berria bihurtzeko jarduerak aurreikusten ditu.

EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdien aldeko botoakaz onartu du Getxoko Udalbatzak 1.002.2015 euroko kreditu gehigarria garagardotegi zaharra eraberritzeko. Horri esker, azaldu dutenez, proiektu eta enpresa berriak kokatu ahal izango dira, kirolari lotutako zerbitzuak edo produktuak eskaintzeko, baita askotariko jarduerak egiteko ere.

Eraikina, ematen zaizkion erabileren arabera eta eskaintzen dituen zerbitzuen arabera, ekipamendu publiko kolektibotzat joko da. Proiektuaren ezaugarriak, erabilerak eta gainerako ezaugarriak herritarrek parte hartzeko Thinking Fadura prozesuaren barruan kokatzen dira, duela lau urte hasitakoa, eta Udal Kirol Hiria kirol-parke berria bihurtzeko jarduerak aurreikusten ditu.

Aldeko botoa eman duten alderdiek uste dute kirol-klubei eta udal-kirolari mesede egingo diela, oro har; PP, berriz, udalaren kirol-instalazioetan lantzen ari diren lehentasunen aurka agertu da.

Hainbat mozio onartuta

Atzo, martxoaren 31n, egindako osoko bilkuraren mozioen tartean, testigantza izaeragaz, lau onetsi zituzten. Lehenengoa PPk aurkeztu zuen, eskatzeko bidaiari-taldeentzako hiriko garraioa ezarri dadila; udal-gobernua (EAJ-PSE) ez zen horren aurka agertu, baina azaldu zuen Getxoko garraio-zerbitzuen estalduran izango lituzkeen hobekuntzak jasotzen dituen azterlana egin beharko dela aurretik.

Gainera, aurrera atera zen EH Bilduren mozio bat, udal-kiroldegietan rokodromo bat eraikitzea aztertzeko, 2022ko aurrekontuetan diru sorta bat izateko, eta behin rokodromoa eraikitakoan, eskalada ikasteko ikastaroak sortzeko.

Era berean, martxoaren 31n ospatzen den Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunean, PSE-EE eta EAJren osoko zuzenketa izan duen Getxoko Transexualen enplegarritasuna hobetzeari buruz Elkarrekin Podemos taldeak aurkeztutako mozioa onartu zuten, Udalaren konpromisoa berresteko pertsonen bereizkeriaren aurkako borrokan, haien ezaugarri sexualak, identitatea eta sexu- edo genero-adierazpena, orientazio afektibo-sexuala eta familia-aniztasuna kontuan hartuta. Horretarako, sentsibilizazio-ekintzak eta kontzientziazio-kanpainak sustatuko ditu, lan-eremuan arreta berezia jarriz. Gainera, lizitazio-pleguetan klausula sozialak txertatuko dira, enpresa hautagaiek aniztasunarekiko errespetua eta LGBTIQ+ pertsonen diskriminaziorik eza sustatzeko neurriak barne har ditzaten, bai eta pertsona horiek LGBTIQ+ pertsonen, eta bereziki trans pertsonen, txertaketa osatzen duten programetan parte har dezaten ere.

Azkenik, Elkarrekin Podemosek aurkeztutako eta EH Bilduk transakzionatutako mozio bat onartu zuten, NBEren Segurtasun Kontseiluaren 2021eko urriaren 29ko 2602 Ebazpena babesteko. Bertan, besteak beste, berretsi egiten da alde guztientzat "irtenbide politiko justu, iraunkor eta onargarria" lortzeko konpromisoa, "Mendebaldeko Saharako herriaren erabakimen askea aurreikusten duena". Gainera, onartzen da Espainiako Estatuak lotura historiko eta afektiboa duela Mendebaldeko Saharako gatazka politikoan, eta, horregatik, Espainiako Gobernuari eskatzen dio Nazio Batuen Erakundean, EBn eta gainerako nazioarteko erakundeetan modu aktiboan lagundu eta jardun dezala gatazkaren konponbidearen alde, Nazioarteko Zuzenbidearen eta NBEren ebazpenen arabera beti ere.

Jendearen galde-eskeen txandan lau kolektibotako ordezkariek hartu zuten parte: Andra Mari Gure Lurra Auzo Elkartea, Getxoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra-HAPOri dagokionez; taxilarien kolektiboa, ibilgailu elektrikoak erosteko diru-laguntzak eskatzeko; eta Gaude Elkarteko langileak eta bide-garbiketako enpresa. Azken horiek gaur egun duten lan-egoera eta etorkizunean izango duten egoeraren beldur agertu dira, hurrenez hurren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun