Lope de Vegako auzia

Auzoko nortasuna, memoria eta ondarea babesteko deia egin dute Itzubaltzeta/Romoko herritarrek

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno 2022ko eka. 23a, 11:25

Mila lagun baino gehiagok deitoratu dute Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko 12 zenbakiko udal-eraikinak botatzeko Getxoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren asmoa. Eraisketari Ez plataformak deituta, manifestazio jendetsua egin zuten atzo, eguaztenean, Getxoko auzo horretan.

Eraisketari Ez plataformak deituta, eta hamaika erakunde eta eragilek babestuta, mila lagunetik gora batu zen atzo, eguaztenean, Itzubaltzeta/Romon, Lope de Vega kaleko 12 zenbakiko udal-eraikinak babesteko asmoz. Protestan batutakoek azpimarratu zutenez, eraikinok "oso sinpleak" izan arren, Romo auzoaren "historiaren parte" dira, "gure memoria eta nortasuna", eta, hori dela eta, horrela jarraitzea gura dutela aldarrikatu zuten. Era berean, nabarmendu zuten, "nahiz eta Udala gobernatzen duen koalizioak –EAJ eta PSE-EE– horrela ez ikusi", herritar gehienentzat eta arkitekto askorentzat, eraikin horiek ondare-balioa dutela.

Gogoratu zutenez, joan den maiatzaren 8an herri-galdeketa bat egin zuten udal-eraikin horien etorkizuna zein izatea gura zuten galdetzeko, eta "kontsultan argi geratu zen gehiengoaren iritzia eraisketaren kontrakoa zela". Hori dela eta, Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bertan lekutu gura duten belaunaldien arteko kohesiorako ekipamendua "Bizkaiko beste edozein lekutan" egitea proposatu zuten, eta, aldi berean, Lope de Vega kaleko 12 zenbakiko udal-eraikinak eraisteko asmoa bertan behera uztea exijitu ere: "Romoko erdigunea zaindu behar dugu, gelditzen zaigun alde zahar apurra delako".

Atzoko manifestazioa, iruditan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun