Atzo, urriaren 6an, Lope de Vega kaleko udal-eraikinak babestearen alde, ehunaka pertsona atera ziren kalera manifestazio jendetsu eta zaratatsu batean. Eraisketari Ez - Romo Plataformak deituta, mobilizazioak azpimarratu gura izan zuten Itzubaltzeta auzoko elkarte, gizarte mugimenduek eta herritarrek eraikinon alde eta eraistearen aurka egin duten borroka "nekaezina".
Halaber, berriro ere, azpiegiturok mantentzeak duen "garrantzia" nabarmendu gura izan zuren, "Romoko iragan historiko zehatz baten testigantza direlako, auzoaren sorkuntzan parte hartu zutelako, auzoko erabilera sozialerako eraikin zirelako, auzoko pertsonen historiarekin eta bizitzarekin lotuta egon diren espazioak direlako". Hala, horien balioa ondareduna dela aldarrikatu zuten, eta, ondorioz, "mantendu eta zaindu egin behar dira".
"Amaia, canalla, esta valla es ilegal", txistuak eta oihuak Lope de Vega kalean.@HirukaEus #eraisketarikezromo pic.twitter.com/pibrx2VVSg
— Iker Rincon (@irincon_) October 6, 2022
Era berean, joan den maiatzaren 8an egindako herri-galdeketa gogora ekarri eta horretan gailendutako herritarren iritzia eraikinak ez botatzearen aldekoa izan zela azaldu zuten. Hartara, udal-gobernuari (EAJ eta PSE-EE) "inposizioa eta nagusitasun horiek" baztertu dezala eta herritarren iritzia errespeta dezala exijitu zioten.
Belaunaldien arteko zentro berria
Lope de Vega kaleko udal-eraikinak bota gura ditu Udalak eta Aldundiak belaunaldien arteko zentro bat eraikitzeko. Joan den irailean, Udalak ingurua hesitu zuen zeregin horretarako, baina, epaitegiek eraistea bertan behera utzi zuen, behin-behinean.