Elkarrizketak

Daniela Tataru: "Txarto portatu diren umeek enbor bat jasotzen dute"

Ander Zarraga 2022ko abe. 31a, 08:00

Daniela Tataru Getxon bizi den errumaniarra da.

Elurra da Daniela Tataruk Errumaniako Gabonetatik gehien faltan duen gauzetako bat. Hala ere, han zein hemen, ospakizuna nahiko antzekoa dela dio: hemen, katolikoa, eta, han, ortodoxoa.

Gabonak abenduaren 6an, San Nikolas Egunean, hasten dituzte: bezperan, umeek euren oinetakoak uzten dituzte atarietan gozokiak eta frutak jasotzeko, "baina, txarto portatu direnek enbor bat jasotzen dute", dio Tataruk. Sasoi horretan, Gabonetako jatekoetan ezinbestekoa den txerria ere hiltzen dute, "lodiena eta ederrena aukeratzen dugu", eta hortik, Gabonetarako ez ezik, urte osorako janaria ateratzen dute. Bere Gabonetako jateko gustukoena sarmale-ak direla dio: haragiz, arrozez eta barazkiz betetako aza biribilkiak. "Gehienok familia eta lagunak ditugu hemen, beraz, elkarregaz ospatzen ditugu Gabonak", eta, horretarako, abenduaren 25ean eta 31n ere elkartzen dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun