Bezperetako arazoak atzean utzita, egindako konponketak proban jarri, eta mendirik mendiko 200 kilometroko etapa “gogor bezain politari” aurre egin zioten irakasle-ikasleek eguazteneko laugarren etapan. Garikoitz Urizar irakasleak dioenez, kotxeak oso ondo portatu ziren, etapa gogorra izan arren. “Oso ondo moldatu ginen, eta izan da etaparik politena, kotxeek arazorik ez dutelako eman, eta espresuki ekipoak ondo funtzionatu duelako; gidariak fin ibili dira, ikasleak oso ondo gidatu dituzte. Eskertzeko eguna”.
© PANDA RAID