Artistek beren proiektuak aurkezteko epe berria ekainaren 20ra arte luzatzea erabaki du Getxoko Kultur Etxeak, maiatzaren 5ean bukatu zen aurreko epean 12 proposamen jaso baitituzte. Bigarren deialdi honek interes gutxi sortu duenez, tokiko erakundeak denbora gehiago utzi die marrazkilariei beren ideiak paper batean isla ditzaten.
Izan ere, iaz egin zuten Miren Larrea mural-lehiaketaren lehen deialdian 16 proposamen jaso zituzten, baina lehiaketa berriz ere egitea erabaki zuten, epaimahaiak guztiak baztertu baitzituen, batek ere ez zituelako fase teknikoak eskatzen duen gutxieneko puntuazioa eskuratu.
Lehiaketaren epea hilabete eta erdi luzatzeak zalantzan jartzeko balio izan die Getxoko EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi. Talde bietako ordezkariek bat egin dute orain arte Ibarretxeren alabak eta hainbat herritarrek eskatzen zutenagaz, hau da, aurten 40 urte betetzen dituen Xakea murala zaharberritzea.