Ertzaintza oraindino ere maiatzaren 25eko gertaera ikertzen dabil, modu horretan, zehazteko haietako bakoitzak zenbateko erantzukizuna duen jazotako gertakizunean. Adingabekoei ezartzen zaien legedia dela eta, gehienez sei hilabeteko zigorra jaso dezakete.
Herritar eta eragile ezberdinek euren elkartasuna eta doluminak adierazi dizkiete hildakoaren senide eta gertukoei egunotan. Atzo, elkarretaratze isila egin zuten Algortako Satistegi plazan, hildako gaztea oroitu, elkartasuna adierazi eta gertatutakoa arbuiatzeko.