Jendartea 2003-12-26 21:16

Kultura Udal Kontseiluko araudia onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kultura Kontseiluko araudia onartu zuen, asteazkenean egindako osoko bilkuran, Erandioko Udalak. Erakunde honetan, udalerriko kultura, gizarte eta kirol elkarteek edukiko dute parte hartzeko aukera eta, hauek dauzkaten beharrak eta antolatzen dituzten ekintzak arautzea izango du helburu.
  Kultura 2003-12-26 20:13

Haur Parkea Berangon asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 27an eta 28an Haur Parkea zabalduko dute Berangoko pilotalekuan. Bertan, Santa Fe trena, ludoteka, zezen mekanikoa eta tailerrak egongo dira goizez, 11:30etatik 14:00etara; eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Igandean ere 'Patxin eta Potxin' pailasoak egongo dira, 19:00etatik aurrera. Dohainik da sarrera.
  Kirolak 2003-12-26 20:12

Gorlizko VIII Derby Hipikoa ospatuko da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalerriko VIII Derby Hipikoa egingo da abenduaren 28an, 12:30etik aurrera, Gorlizko badian. Urtean zehar Kantauriko kostaldeko hondartzetan ospatzen diren zaldi-lasterketen artean, garrantzitsuenetarikoa bilakatu da honako hau. Gainera, aurten, berrikuntzak egongo dira: 'arraza gurutzatu' eta 'odol garbiko' zaldi-lasterketak hasi bitartean, txikienek ponien gainean ibilbidea egiteko aukera izango dute, 11:00etatik aurrera.
  Kultura 2003-12-26 20:12

Ipuin kontalaria bihar Gorlizko erakustaretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jose Maria Carrerek ipuin kontalari saioa eskainiko du abenduaren 27an, 18:30etik aurrera, Gorlizko Udal Erakustaretoan. Beste alde batetik, pintura, eskulanak eta zeramika tailerrak antolatu dituzte Kultur Etxean udalerriko umeentzat. Hauek goizean egingo dira, 11:00etatik 13:00etara.
  Kirolak 2003-12-26 20:10

Laurogei itsasontzi inguruk parte hartuko dute Oilarraren estropadan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 27an, bihar, gurutz motako itsasontzietarako Oilarraren estropada egingo da 12:00etatik aurrera. Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubek 2003 urtean antolatu duen estropaden egutegian azkena da proba hau. Guztira, 80 itsasontzi inguru ibiliko dira Abran.
  Iritzia 2003-12-25 19:48

Otsoak ere ez du bere haragitik jaten - J. Nafarrate / ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pasa den azaroaren 20an Eusko Jaurlaritzan ekintza harrigarri bat suertatu zen; Mayor Oreja bere eserlekuan ez zegoelarik Carlos Iturgaizek, PPkoa ere, bi botu eman zituen; berea eta bere kidearena. Hasieran Iturgaizek nahi gabe izan zela esan zuen, ukondoarekin eginiko ekintza lazgarria. Gezurrak buztana labur. EITBk egun batzuetara Jaurlaritzan filmaturiko zinta erakutsi zuen ikusleei, non argi ikusten zen nola ukondoa benetan eskua zen (edo Atutxak esan zuen bezala, falangea…) eta ekintza bi alditan errepikatzen zen. Honen ostean, Iturgaizek barkamena publikoki eskatu behar izan zuen, zoritxarreko kontua zela eta beste zenbait lelokeri gertatutakoari garrantzia kendu nahian.
  Iritzia 2003-12-24 20:30

Fronte Popularra - Mikel Carramiñana / Mediaberri.com-eko koordinatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urte berriaren esperoan, gero eta gertuago gabonak aurrera egin ahala, ez legoke batere gaizki orain dela 69 urte espainiar politikan emandakoa gogora ekartzea. II. Errepublikaren garaia zen eta indar ezkertiarrek hauteskundetara koalizioan aurkezteko apustua egin zuten. Eztabaidagarria noski, gerora barne gatazkak eman zirenik eta zein neurritan, baita galtzailerik egon zen galdegitea. Azken hau ez da ordea, lerro hauen helburua. 2004. urteak egoera politikoa gogor astindu dezake, bai Euskal Herrian eta bai Espainiar Estatuan zein Europan. Erabaki garrantzitsuak hartu behar dira eta inor ez da gauza, norbere kabuz eta indarrez, hauek gauzatzeko.
  Politika 2003-12-24 20:22

Omenaldia egingo diete Algortako presoen senideei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 26an, Algortako euskal preso politikoen seitartekoei omenaldia egingo zaie Algortan. Besteak beste, elkarretaratzea egongo da, 20:00ak aldera, Telletxe kalean, Metro Geltokiaren aurrean. Ordu erdi beranduago, omenaldia egingo zaie senitartekoei eguneroko enkartelada izaten den Telletxe kaleko txokoak. Hizlariak, bertsolariak eta dantzariak egongo dira bertan, Amnistia Tabernan lunch batekin amaiera emateko ekitaldiari.
  Kultura 2003-12-24 20:03

Euskalduna Jauregiko gabon ikuskizunetara joateko autobusak Berangotik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskalduna Jauregira irteerak antolatu ditu Berangoko Kultur Etxeak abenduaren 30ean eta urtarrilaren 2an. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, 'Peter Pan' musikala eta 'Marixe' txotxongilo eta dantza ikuskizuna euskaraz eskainiko dira bertan, hurrenez hurren, arratsaldeko lauetatik aurrera egun bietan. Sarrerak mugatuak dira eta Kultur Etxean daude salgai. Ordu bete lehenago aterako da autobusa Berangotik.
  Ekonomia 2003-12-24 18:55

Getxoko Udaltzaingoko burua kaleratzea kritikatu du CSI-CSIF sindikatuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Javier Ortiz Getxoko Udaltzaingoko nagusi ohia kaleratua izan zen modua kritikatu du CSI-CSIF sindikatuak. Atzo plazaratutako prentsa oharraren bidez salatu dutenez, "bere iritzia baino ez" zuen kontutan hartu Iñaki Zarraoa alkateak erabaki hori hartzeko. "Besterik gabe, Ortizen jokabidea Zarraoarekin itxaropenekin bat ez zetorrelako jarri dute kalean", adierazi du sindikatuak, "ez zela bere gustokoa" gaineratuz.
  Jendartea 2003-12-24 18:52

Minusbaliatuei lana emateko loradenda zabaldu dute bulevardean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Balio-urritasunen bat daukaten lagunen laneratzea bultzatzeko asmoz, hainbat udalerritan Loregorri enpresak jarriko dituen loradendetatik lehendabizikoa zabaldu zuten astelehenean Leioako bulevardean. 'Lore bildu berriak, arrazoizko prezioan' lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Berrikuntza Sailaren, Eudelen eta Leioako Udalaren laguntza jaso du egitasmo honek.
  Iritzia 2003-12-23 22:46

Asierrek ez du udaletxea barrutik ezagutzen-Maitane Ruiz / PTBko kolaboratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur, jeiki, prestatu eta pare bat errekadu egitera joan naiz: bata udaletxera eta bestea postetxera. Ondoren, kotxea hartu eta lanera joan naiz. Eguerdian, betiko tabernara joan gara bazkaltzera. Lanetik bueltan, erosketak egiteko aprobetxatu dut zentru komertzial horietako batetan. Karroa gainezka euki dudanean, berriz ere, etxerako buelta. Poltsa guztiak igogailurik gabeko hirugarren pisura igo ostean eta dena txukun utzi ondoren, lagunengana kafe bat hartzera hurbildu naiz. Kafetegian solasean geundela Asier sartu da. Asier gure adineko mutil bat da, distrofia muskular baten erruz gurpildun eserleku batetan desplazatu behar duena (baina...gurpildun eserleku elektrikoa, ez pentsa!).
  Kultura 2003-12-23 22:34

Badator Olentzaro

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hamabi hilabete luze itxaroten egon ostean, urteko gaurik magikoenarekin gozatu ahal izango dute bihar Euskal Herriko ume guztiak. Bapo afaldu eta gero, lozorroan sartu eta, eguna argitzean, orduan hasiko dira arineketak eta komeriak. Hala ere, ohera sartu aurretik, abestu eta jolasteko aukerarik ez zaie faltako txikienei. Izan ere, goizean goiz, hartuko ditu Olentzarok, abenduaren 24an, Uribe Kostako kaleak. Bazkal aurretik hasi eta ilundu bitartean, txistulariak, dantzariak eta kalejirak ibiliko dira txokotik txokora. Gauean, txokolate, gozoki eta gaztaina erreekin sabela beto ostean, su eta gabon kanten artean, ikazkin zaharrari azkeneko agurra emateko.
  Kultura 2003-12-23 19:27

Arte Ederretako Fakultateko zortzi ikasleren artelanak erosi ditu EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ondare Artistikoa Erosteko XI. deialdian aukeraturiko 27 obretatik, zortzi artelan aukeratu ditu, Manuel Montero errektoreak, ordezkari instituzionalek eta fakultateko irakasleek osatutako epaimahaiak.
  Jendartea 2003-12-23 19:16

Zipiriñe ikastetxea handitzeko lanak egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Zipiriñe ikastetxea handiago egiteko proiektua abian jartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Izan ere, behin baino gehiagotan adierazi du Sopelako Udalak Haur eta Oinarrizko Hezkuntzako umeak hartzeko leku nahikorik ez zegoela zentroan. Obra horiei esker, hegal berri bat eraikiko dute, 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzako.