Politika 2004-01-21 20:34

Erromoko Segik eztabaida prozesu nazionalaren amaiera ospatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azken hilabeteotan gazte erakundeak Euskal Herri osoan burutu duen eztabaida prozesua dela eta, bukaera ekitaldia prestatu du Erromoko Segik datorren ostiralerako, urtarrilak 23.
  Kultura 2004-01-21 20:31

Poesia emanaldi musikatua bihar Larrabetzuko Bihotz Bakartien klubaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, poesia emanaldi musikatua egongo da, urtarrilaren 22an, Leioako Mastitxu Udal Euskaltegian, Larrabetzuko Bihotz Bakartien klubaren eskutik. Arratsaldeko zazpi t'erdieran hasiko da saioa eta Leioako euskara zerbitzuko laguntzarekin antolatu dute.
  Jendartea 2004-01-21 20:30

Bihartik aurrera aita-amentzako eskolak Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar hasi eta martxoa bitartean, Gurasoen Eskola hartuko du ostegunero Gorlizko Kultur Etxeak. Orain dela hamar urte jarri zuen martxan Uribe Kostako Mankomunitateko Drogomenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak, eta euren seme-alaben heziketan aita-amek eduki ditzaketen kezkei buruz jardutea dute helburu eskolek. Horretarako, aditu baten laguntza izango dute.

Urtarrilaren 22 eta 29an, otsailaren 5, 12 eta 19an eta martxoaren 4, 11 eta 18an izango dira eskolak, 10:30etik 12:00etara. Dohainik badira ere, parte hartzeko konpromisua eskatzen da.
  Iritzia 2004-01-21 14:42

Kaiso, ni Karmele nais. Y ahora en castellano - Xabier Paya Ruiz / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barka iezadazu, irakurle. Barka iezadazu. Ez dakit zeren bila zatozen website honetara, ez dakit zer eman diezazukeen interneteko txoko honek, ez dakit zer espero duzun from me. Ez dakit zergatik hautatu duzun nire texta irakurtzea, inoren bitartez ezagutzen nauzulako, titlea deigarria egin zaizulako edo beste baten testuaren bila unfortunately eta nahigabe saguaren ezkerreko botoia klikatu duzulako.
  Jendartea 2004-01-21 13:59

Telebista penagarria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur egungoa, telebista baino 'telebasura' da; berdin da zein ordutan piztu, kate guztietan programazio berdina dago eta (bihotzezko kontuak). Ez naiz sartuko krikatzera Kazetaritza ona den ala ez, hori niretzat gordetzen dut.

Kritikatu nahi dudana zera da: gaur egungo Kazetaritza telebista arloan.

Hasteko, eta bide batez, nire ikuspuntua ulertzeko, esan behar dut Kazetzaritza ikasten nagoela. Badakit gaur egun edozein lana aurkitzea oso zaila dela eta nirean gauza bera gertatzen da. Hori uler dezaket, baina niri haserretzen nauena da telebistan kazetari lana egiten duten askok ez direla kazetariak eta batzuk gainera kulturage hutsak dira.
  Ekonomia 2004-01-20 22:43

Udalaren aurkako salaketa jarri du Getxoko UGTk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Prebarikazioa, atribuzio-usurpazioa, desobedientzia eta laguntza ukatzea egotziz, Udalaren aurkako salaketa aurkeztu du Getxoko UGTk. Sindikatuari udaletxe barruan lokal bat ematera Udala behartzen duten hainbat sententzietan du jatorria oraingo salaketak. Lana ezin zuelako behar bezala egin, bere burua erasotua sentitu eta depresioak jota bukatu omen zuen eskuorde sindikalak, azkeneko epaiak adierazten duenez.

Besteak beste, azaroaren 19an, bere eskuorde sindikala Zerbitzu Batzordetik kaleratu izana salatu du UGTk. Atezainen eta bulego-mezularien lana gainbegiratzeaz arduratzen zen bera. Hori dela eta, erabaki horren aurkako helegitea aurkeztea erabaki du sindikatuak, bere aurkako "mendekua" delakoan. UGTko kideen hitzetan, "autoritatearen jardunean botere desbideraketa suposatzen du honek. Udalean dauden 31 zerbitzu batzordeetatik kaleratu duten ordezkari bakarra da gurea".
  Jendartea 2004-01-20 21:59

Itourbask-eko kide izatea eskatu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak bultzaturiko 'Itourbask' Euskadiko Turismo Bulegoen Sarearekin bat egiteko eskaria egin du Getxo Udalak. Udal ezberdinei ezezik, turismo-sustapenaren alorrean diharduten elkarteei ere, euskal turismo sare batean parte hartzeko abagunea eskaintzen die Itourbaskek.
  Ekonomia 2004-01-20 21:02

Faduran konzentratu dira Gourmet Comedores enpresako langileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euren lanpostuei eusteko, Fadura kiroldegiko ateen aurrean bildu dira gaur Gourmet Comedores enpresako langileak. Izan ere, plantila kaleratzen dihardu hamar urteetan kirol-instalazioetan zerbitzua eman duen enpresak, hainbat produktu saltzen dituzten makinekin ordezkatzeko.
  Jendartea 2004-01-20 20:40

Irango lurrikaran kaltetuentzat, 300 euro eman ditu Berangoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iranen izandako lurrikaran kaltetutakoak laguntzeko, 300 euroko diru-partida bideratu du Berangoko Udalak, Eudelek BBKn zabaldu duen kontu-korrontean. Izan ere, Laguntza Fondoa sortu berri du Euskal Udalen Elkarteak, 2003ko abenduaren 26an, herrialde horretako zati handi bat suntsitu zuen lurrikarak erangindako kalteak arintzeko.
  Iritzia 2004-01-19 22:30

Zenbat ikasturte dituzu? - Jokin de Pedro / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Irakasle jendearen urtea irailean hasten da eta ekainean amaitu. Bitartean uztaila da, ekaineko burrunbadan burutu ezineko lan, asmo eta prestakuntzei bide emateko eta, oro har, zauriak milikatzeko. Psikologikoki osatzeko sasoia. Eta, ondoren abuztua, opor ofizialak edo arauzkoak.
  Politika 2004-01-19 22:23

Udaletxean Espainiako bandera jartzea eskatu du Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urriaren 28ko 39/81 Legeak ezarritakoa betez, "Ikurrinarekin eta Europako banderarekin batera, Espainiakoa" ere udaletxean jartzea eskatu du gaur Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaleak. Prentsa oharraren bidez, zinegotziak gogora ekarri duenez, "Arkauteko Ertzaintzaren Akademian, Ikurrinarekin batera, Espainiako bandera jartzea agindu du, orain dela gutxi, EAEko Auzitegi Nagusiak". Horrekin batera, "Ikurrina eta Espainiako banderaren arteko gatazkarik" ez dutela nahi adierazi du Ruizek. "Hori da, hain zuzen ere, Ibarretxe planak bilatzen duena; Ikurrina baino ez duelako guztion ikurtzat hartzen, Espainiako bandera bazterrean utziz. Guk, aldiz, biak udaletxean nahi ditugu, Europakoarekin batera, normaltasun osoz eta Legea betez", gaineratu du.
  Ekonomia 2004-01-19 21:29

Protesta egingo dute bihar Fadura aurrean Gourmet Comedores enpresako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri CCOO Euskadi sindikatuko Zerbitzuen Federazioak deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar Gourmet Comedores enpresako langileek. Enpresa horrek Fadurako kiroldegian eskaintzen ditu bere zerbitzuak. Sindikatuak prentsa ohar bidez gaur jakinarazi duenez, kirol-instalazioetan hamar urtetik gora lanean ibili ondoren, enpresak plantila kaleratzea erabaki du, zerbitzua produktuak saltzen dituen makinekin ordezkatuz.

CCOO Euskadik Getxoko Udalari eta Fadurako kiroldegiari leporatu die langileak bere liskarren "bekatari" moduan erabiltzea. Hori dela-eta, bihar elkarretaratze bat egingo du, goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:00ak arte, Fadurako kiroldegiaren aurrean.
  Politika 2004-01-19 20:56

Udalbiltzari "ezkutuan" diruz laguntzea egotzi dio Udalari Leioako PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Aurrekontuetan adierazita ez zegoen arren", 2003an Udalbiltzari 6.250 euroko dirulaguntza eman zitzaiola salatu zuen, ostiralean, Xabier Olabarrieta Leioako PPko bozeramaleak. Berak azaldu zuenez, "leioatar guztien dirua alderdikeriaz kutsatutako erakunde bati ematen ari ez zitzaiela egiaztatzeko, goitik behera aztertu genituen aurrekontuak abertzaleak ez garen alderdikook". Hori dela eta, aipatutako diru partida "tentu handiz tapatzea" egotzi dio EAJri Olabarrietak. "Horretaz inorekin hitzegin ez zuten arren, amarrua agerian geratu da, 2004ko aurrekontuak 2003koekin konparatu ditugunean", azaldu zuen PPko ordezkariak.
  Jendartea 2004-01-19 20:16

Fadura kiroldegiko tarifak garestiagoak aurten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Fadura kiroldegiak tarifak igo ditu 2004 urtera begira. Hemendik aurrera, 145 euro ordaindu beharko dituzte urtero Getxon erroldatuta dauden familiak. Beste herri batzuetan bizi direnak, berriz, 275 euro. Gainera, seme-alaba bakoitzeko, euro bat (sei urtetik beherakoak) eta 39 euro (22-25 urtekoak) bitarteko diru kopurua ordaindu beharko da.
  Jendartea 2004-01-19 20:15

Etengabe garbituko dituzte Getxoko ibaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko ibaiak urte osoan zehar garbituko ditu Udalak, egoera egokian mantendu ahal izateko. Orain arte, urtean birritan egiten zen garbiketa, baina landaretzak ibaiaren inguruan duen indarra dela eta, areagotu egin behar izan da. CESPAk edukiko du lan horren ardura.