Politika 2003-12-12 19:55

ETAk hildako hamabost lagun herriko seme kutunak izendatzea eskatuko du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxokoak zirelako edota herrian bertan hil zituztelako, ETA erakunde armatuak erahildako hamabost lagun herriko seme kutunak izendatzeko eskaera aurkeztuko du Getxoko PPk, abenduaren 19an egingo den osoko bilkuran.

José Ramón Morán poliziarekin hasi eta José Mª Lidón epailearekin bukatzen da PPk aurkeztuko duen zerrenda, 1975ean eta 2001ean erahilak, hurrenez hurren.
  Jendartea 2003-12-12 19:01

Babes ofizialeko 212 etxebizitza eraikiko dituzte Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mendibile, Pinueta eta Txorierri auzoetan babes ofizialeko 212 etxebizitza egiteko hitzarmena sinatu zuten, asteazkenean, Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak eta Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkateak.

Leioan erroldatu zirela, hiru eta bost urteko tartea beteta eduki beharko dute etxebizitza hauek eskuratu nahi dituzten guztiek. Udaberrian zozketatuko dira, Etxebidek horrelakoetan jartzen dituen baldintzak kontutan hartuta.
  Kultura 2003-12-12 18:19

Aztiak antzerki taldeak 'El jardin' azken lana aurkeztuko du Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aztiak antzerki konpainia basauriarrak bere azken lana aurkeztuko du bihar Getxo Antzokian, 'El jardin' izenburukoa. Getxoko Antzerki Eskolak antolatutako V. Emakume Bideak Zikloaren barruan dago saioa eta 19:00etan hasiko da, sarrera 3 eurokoa delarik.
  Kirolak 2003-12-12 18:07

Mendibike Eguna ospatuko dute bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Goiz osoan zehar hainbat ekitaldi egingo dira, azaroaren 13an, Gorlizen, Mendibike Eguna ospatzeko. Besteak beste, 11:00ak aldera, txirrindulari lazterketari hasiera emango diote pinudi aldean. Hain zuzen ere, hauxe da eguneko ekitaldi nagusia, Gorlizko Mendibike mendi-bizikletaren lagunen elkarteko kideek adierazi dutenez. Eurek antolatu dute ospakizuna.

12:30etan, berriz, Udal Kiroldegian egongo den egoitza berria inauguratuko dute Mendibike Elkarteko kideek. Azkenik, herri bazkaria egingo dute, 15:00etatik aurrera.
  Politika 2003-12-11 23:07

EHNA Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Naziotasun Aitormenaren tramitazio egunak direla eta, abenduaren 13 eta 14an EHNA eskuratzeko postuak jarriko ditu Sopela Aurrerak. Abenduaren 13an udaletxe plazan eta abenduaren 14an Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Egun bietan 12:00etatik 15:00etara izango dira postuok.
  Politika 2003-12-11 22:34

Lurralde Plan Partzialari buruzko hitzaldia antolatu du Sopela Aurrerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Biibo Metropolitarraren Eskualdeko Lurralde Plan Partzialaren inguruko hitzaldia emango du Sopela Aurrera plataformak, Sopelako kultur etxean, abenduaren 12an. Bertan, egitasmo honek Sopelan zein eskualdean izango duen eragina azalduko da. Hizlariak, Txema Pico (Ezker abertzaleko juntero ohia) eta Gillermo Vio (Zinegotzia) izango dira eta 20:00etan hasiko da ekitaldia.
  Kultura 2003-12-11 22:23

Ibilaldia 2004ko materiala salgai Leiokako denda berrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ko materiala saltzeko, denda berria zabaldu zuten, pasa den astean, Leioako Sabino Arana kaleko 50 zenbakian. Besteak beste, kamisteak, sudaderak eta beste artikulo pila (prakak, txanoak, bufandak, eskularruak, poltsak, diruzorrak, buruko zintak...) daude salgai bertan. Sopelan ere beste denda bat daukate.

Urtarrilera arte, igandeetan izan ezik, goiz eta arratsaldez egongo da zabalik Leioako denda. Urtarriletik aurrera, berriz, ostegun, ostiral eta zapatuetan zabalduko dute, Maiatza bitartean.

Antolaketan parte hartzeko deia

'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren bukaeran. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia2004@yahoo.com
  Iritzia 2003-12-11 22:00

GNU/Linux ez da sistema eragile bat - Osoitz Elkorobarrutia / Zuhar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri GNU/Linux ez da sistema eragile bat. Iraultza da.

Zero eta batetaz haratago doan pentsatu eta aritzeko era bat da, banatzea, parte hartzea, ikasi eta irakastea.

Txikitik handira doan herri iniziatiba, mugimendu asamblearioa, eta tartean instalazio arazotxoren bat.

Euskaraz bizitzeko eskubideari beste ate bat irekitzen dion giltza, jakintza eta ahalmena guztiena egiten duen mahaia, gaztetxeetako afari begetarianoa, eta putreei muturrean eman.
  Kultura 2003-12-11 21:24

Getxoko II. Komiki Azoka zabalik asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lehenengo edizioan harrera ona izan ondoren, Getxoko Komiki Aretoak ateak irekiko ditu abenduaren 12an, bigarren urtez jarraian. Komikigintzaren arloa orain dela mende bat baino gehiago abian jarri bazen ere, gai horretan interesa duten adin guztietako irakurleak erakarri nahi ditu berriz ere.

Areetako Geltokiko Plazako karpan egongo diren 50 stand-ak ikusteko aukera izango dute bisitariek hiru egunez. Komiki, aldizkari, fanzine, irudigile eta argitaletxeen azken nobedadeak ikusi eta erosi ahal izango dira bertan. Baina komikigintzarekin lotutako produktuak saltzeaz gain, Komikiaren Aretoaren II. Edizioan, ekintza ugari eskainiko dira, eta horiei esker, ezinbesteko hitzordua izango da komikizaleentzat.

Besteak beste, erakusketan, mahainguruak, hitzaldiak, filme proiekzioak eta askoz gauza gehiago egongo dira abenduaren 12tik 14ra, Areetan, 11:00-14:30 eta 17:00-21:00 ordutegietan. Sarrera euro batekoa izango da, eta BBKko Txartel Gorriarekin, bigarren laguna dohainik sartzeko aukera izango du.
  Jendartea 2003-12-11 20:30

Minusbaliatuenganako sentsibilizazio kanpainia abian jarri du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Balio-urritasunak dauzkaten getxoztarrenganako sentsibilizazioa bultzatzeko, ‘Ehuneko 100ean eskubideetan berdinak’ kanpainia martxan jarri dute Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Auzotar guztiak kontzientziatu nahi dituzte, gaixo hauek euren arazoak gainditzen erraztasun handiagoak izan ditzaten.

Besteak beste, buru-urritasunak dauzkaten lagunek egindako 30 mila eskuorri banatuko dituzte etxeetara. Gainera, gaixo hauek gainontzeko herritarrekiko bizi duten ezberdintasun egoeraz ohartarazteko, iman bana oparituko dute eskuorriekin batera.
  Kultura 2003-12-11 19:20

Getxoko toki-izenen liburua argitaratu nahi du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azken hilabeteetan udalerrian eginiko toponimia azterlanaren emaitzak eta informazioa, bi argitalpenetan biltzeko asmoa adierazi du Getxoko Udalak. Besteak beste, 500 liburu eta 1.500 mapa kaleratu nahi dituzte. Elementu arkitektonikoak, ibaiak, baserriak, etxeak, eta udalerriko hainbat gune eta paisaiak aztertu dituzte, jatorrizko toki-izenak berreskuratu nahian, horietako asko, urteak pasa ahala galdute baitzeuden. Informazio guzti hori getxoztar guztiei helaraztea da Gobernu Batzordearen asmoa.
  Kultura 2003-12-11 18:49

Bretainiako ordezkaritza herrian dago euskara sustatzeko egitasmoak ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bretainiatik etorritako Conseil Général de Finistère-ko bederatzi ordezkari hartu zituzten atzo arratsaldean, Getxoko udaletxean, Iñaki Zarraoa alkateak, Imanol Landa presidentzia zinegotziak eta Elena Coria euskara zinegotziak. Eusko Jaurlaritzak gonbidatuta etorri dira udalerrira, euskararen erabilera sustatzeko, Getxoko Udalak abian dituen egitasmoak ezagutu eta aztertzeko asmoz. Izan ere, Bretainian ere antzeko egitasmoak martxan jarri nahi dituzte, euren identitatea eta hizkuntza bultzatzeko. Gaur goizean, Imanol Landa eta Elena Coria zinegotziekin eta Joxi Arakama euskara udal teknikariarekin batzartu dira.
  Iritzia 2003-12-10 23:36

Politika eta osasuna - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri José Luis Sampedro idazle bartzelonarrak Espainiako gobernuburua kritikatu du oraintsu egindako elkarrizketan. Aznarrek, Nazio Batuetako idazkari nagusiaren aurrean eta ‘terrorismoaz’ ari zela, “kausak ez dutela garrantzirik eta ondorioekin amaitu behar dela” esan zuen. Sampedrok hori astakeria galanta dela esan eta honakoa gehitu du: hori onkologoei minbizia nola sortzen den iker ez dezatela eskatzea bezala da.
  Ekonomia 2003-12-10 23:27

Gutunen banaketa egiteko langile nahikorik ez dagoela salatu dute postariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri ESK, ELA, LAB eta CGT sindikatuek deituta, Algortako Metroko Plazan egin dute konzentrazioa, gaur goizean, Torrene kaleko posta-bulegoko langileek. Izan ere, Gabonetan lan-uzteak egitera deitu dituzte Bizkaiko postari guztiak, langileen ordezkariek. Ekintza hauen bitartez, euren lan baldintzak ez ezik, herritarrei eskaintzen dieten zerbitzua ere hobetzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eskatu nahi diete Posta-Zerbitzuko Bizkaiko Zuzendaritzako arduradunei. Langileen esanetan, "postari nahikorik ez dago, etxe guztietara behar bezalako banaketa egin ahal izateko".

Abenduaren 11 eta 12an ere lan-uzteekin jarraituko duten arren, bihar egingo den lurralde-asanbladan erabakiko da mobilizazioekin jarraitu ala ez. Horretaz gain, eragin dezaketen eragozpenak direla eta, erreklamazioak egiteko bezeroek 900 506 070 doako zenbakira deitzeko aukera dutela gogoratu nahi izan dute.
  Politika 2003-12-10 21:11

Auzotar guztiak EHNA egitera deitu ditu Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bai Euskal Herriari eginiko deiari atxikituz, Euskal Herriko Naziotasun Aitormena (EHNA) tramitatzeko mahaiak jarriko dituzte Getxon, abenduaren 13 eta 14an. Besteak beste, Algortan, Torrene kaleko Getxo Bizia plataformaren egoitzan egongo da agiria egiteko aukera, 11:00etatik 14:00etara. Erromon, berriz, Lope de Vega kaleko kultur etxearen eraikinean jarriko dute mahaia, 12:00etatik 15:00etara. Getxotar guztiei EHNA egiteko deia luzatu diete Getxo Biziako kideek. Uribe Kosta eskualdeko gainontzeko herriei dagokionez, Erandioko Astrabudua auzoko Josu Murueta plazan, Leioako Bulebarrean, Sopelako udaletxe aurrean, Berangon, Lemoizen, Plentzian eta Urdulizen ere EHNA egiteko aukera egongo da. Horretarako, hiru karnet argazki, udaleko errolda agiria eta 15 euro aurkeztu beharko dira.