Sabino Arana kaleko auzokide eta merkatariakaz bildu dira Leioako udal agintariak

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 14a, 18:40

Sabino Aranatik igaroko da EHUrako tranbia.

Udal agintariak azaroaren 9an batu ziren Sabino Arana kaleko merkatariakaz eta auzokideakaz; bertan egingo diren lanei buruz dauzkaten kezkak ezagutu gura zituzten gobernari leioaztarrek. Besteak beste, lur-azpiko kanalizazioak hobetu, eta, neurri batean, kalea oinezkoentzat egokituko dute.

Iban Rodriguez alkateordeak adierazi duenez, "merkatariek ez dute ondo ikusten kalea oinezkoentzat egitea; euren ustez, kanpoko jendea bertara joan ahal izatea zailtzen du horrek". Auzokideei dagokienez, "aparkalekuak kenduko direlako eta, euren atarira, erosketakaz edo gaixorik dagoen senideren bat hartzera ezingo direlako hurbildu daude kezkatuta". Alkateordearen berbetan, "kezka horiek denak aztertzen gabiltza orain, beste aukera batzuk eman ahal izateko". Horiek idatziz aurkezteko aukera zabaldu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun