“Egoera berri horrek, akordioa sinatuko den egunetik 10 urtera iraungitze-data izango duenak, eragin du Udal Gobernuak eztabaida ireki dezan”. Eztabaida publiko horretan parte hartu ahal izango dute inplikatutako eragileek zein gura duten auzokide denek. Izan ere, Errotabarrik “inbertsio handiak dakartza, eta horrek udalerriko egunerokoan ondorio asko izan dezake, epe motzean”. Horregatik, elkarlanera deitu du Udalak, behin betiko konponbidea 10 urteko epea amaitu aurretik aurkitzeko.
Plentziako Udalak eskerrak eman dizkie Ministerioko arduradunei erakutsitako "jarrera onagatik eta Errotabarriko eremuan sortu den arazoaren inguruko gure argudioak ulertzeagatik, eta baita ere gure ordezkariei egin dieten harrera onagatik".