Euskal Herriko Ikasle Sindikatuak deitoratu du Sopelako hezkuntza-komunitateak urteak daramatzala Zipiriñe Eskolak eta Sopela BHI insitutuek duten leku faltarako konponbide integral bat eskatzen. Hala, salatu dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ondo dakiela zein den egoera eta hala ere ez duela proposamenik egin "Sopelak duen biztanleri mailako herri baten beharretara egokitutako kalitatezko proiektu bat bermatzeko".
Egoera horren aurrean protestatzeko asmoz, Euskal Herriko Ikasle Sindikatuak ikasleen kontzentrazio bat deitu du Sopela BHIn, bihar, apirilaren 18an, goizeko 11:15ean, institutuaren atarian. Hala, ikasleek Eusko Jaurlaritzari eskatuko diote euren ahotsak entzuteko eta aldameneko lurzatian eraikin berria "behingoz" eraikitzeko.
Ver esta publicación en Instagram