Erakunde publikoen inplikazio aktiboa "funtsezkoa" dela nabarmendu dute Mecanerreko langileek

Nahia Martinez Gondra 2024ko martxoaren 4a

Ehunka lagun batu ziren martxoaren 2an egindako manfiestaziora. © LAB

Martxoaren 2an, zapatuan, manifestazio jendetsua antolatu zuen Mecanerreko langile batzordeak lantokiaren etorkizunaren alde, Urdulizen. Hala, ehunka lagun bildu ziren herriko udaletxean Mecanerri babesa emateko asmoz, eta pilotalekura arte abiatu ziren. Modu horretan, beharginek azpimarratu dute lantokia ixtera kondenatu dituzten arren, haiek trantsizio ekosozialeko planaren aldeko apustua egingo dutela. Halere, nabarmendu dute "ezinbestekoa" dela erakunde publikoen inplikazio aktiboa.

Sei hilabete igaro dira Stellantis multinazionalak langileei ixteko asmoa adierazi zienetik. Ordutik, beharginak ez dira geldirik egon, eta alternatiba ekosozialaren bidea proposatu dute lantokiaren etorkizunagaz jarraitzeko. Alabaina, administrazioen eta gizartearen ekarpena eta parte-hartzea beharrezko dutela deitoratu dute euren plana egikaritu ahal izateko eta langileen etorkizuna bermatzeko. 

© LAB