Ikurrinen artean abiatu da Espainiako Vueltaren Getxoko etapa

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 12a, 16:16

Hasieratik ikurrinak izan dira etapan ikusgai.

Gure Esku Dagok eta EH Bilduk egindako deialdiei erantzun dute milaka kirolzalek gaur goizean; Vuelta dela eta Getxo, Leioa eta Erandioko espaloiak bete dituzte ikurrinez, erabakitze-eskubidearen aldeko banderez eta euskal presoen ikurrez. Espainiako bandera bakan batzuk ageri izan dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak Jonathan Castroviejo txirrindulariari itzubaltzetarrari aitormena egin diote, bere kirol-ibilbideagatik eta, horren bitartez, Getxo munduan zehar ezagutarazteagatik. Castroviejok sinatze-ekitaldian adierazi du "zerk edo zerk gogoa isiotu badit Vueltan nire hiriko irteera izan da". Gaineratu duenez, "ilusio handia egingo lidake gaur Skyk Vueltako etapa lortzeak". Hala, inori ez zaio ezustean harrapatu Zugaztietako igoeran sortu den ihesaldian Castroviejo sartu izana, besteak beste Omar Frailegaz batera.

Gaurko etaparen ibilbidea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun