Demografia

Uribe Kosta, gero eta zaharkituagoa

Iker Rincon Moreno 2022ko aza. 29a, 08:00

Eskualdeko biztanleria nabarmen zaharkitu da azken bi hamarkadetan. Izan ere, 2001ean 60 urtetik gorakoak biztanleria osoaren % 19,2 osatzen zuten bitartean, iaz, 2021ean, % 31,2 ziren. Gazteenen kasuan, 20 urte azpikoen taldea % 17,8 izatetik % 17,6 izatera igaro dira. Hala ere, egoera hori errepikatzen da herri denetan?

Getxo da eskualdeko 10 udalerrietatik zahar gehien dituen udalerria, portzentualki zein zenbaki absolutuetan. Izan ere, gainontzeko udalerriek 60 urtetik gorakoek auzokideen % 30 baino gutxiago osatzen duten bitartean, getxoztarren % 35,1 zeuden 2021ean talde horretan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun