Banku-bulegoen erdia baino gehiago desagertu da Uribe Kostan 2008tik

Erabiltzailearen aurpegia Iker Rincon Moreno 2024 mar 15 Uribe Kosta

Lehman Brothers multinazional estatubatuarrak porrot egin zuen 2008ko irailean eta, horren eraginez, finantza-sisteman arrakala bat zabaldu zen, gutxira mundu osora hedatu zena. Besteak beste, krisi horrek banku-sektorearen eraldaketa sakona eragin zuen, gure kaleetan oraindino ere antzeman ditzakegun hainbat aztarna utzi zituena, hala nola banku-bulegoen itxiera. Gurean, Uribe Kostan, 76 bulego itxi dira ordutik, eskualdean zeudenen erdia baino zertxobait gehiago.