Askotariko jarduerak egingo dituzte eskualdean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ander Zarraga 2022ko abe. 1a, 13:12

Gozategi taldeak doako kontzertua eskainiko du Erandion.

Zapatuan, hilaren 3an, Euskararen Nazioarte Eguna izango da. Horregaz batera, abenduaren 2an amaiera emango diote baita hirugarren Euskaraldiari. Hori dela eta, eskualdeko udalerriek ekintza bereziak prestatu dituzte hurrengo egunetarako; hemen dituzue herriz herri egingo diren jarduera nagusiak.

Egitarauak

Barrika

  • Abenduak 3, zapatua:
    • 13:00etan, Barrikako Euskal Dantza taldearen dantzaldia, frontoian.
    • 18:00etan, Kaleak Bizirik umeentzako ikuskizuna, udaletxeko karpan.

Berango

  • Abenduak 1, eguena, 19:00etan, Yauri Etxalde bertako euskaran grabatutako dokumentalaren proiekzioa, Otxantegin.
  • Abenduak 2, barikua:
    • 16:30ean, 2019-2014 urteen artean jaiotakoentzako tailer berezia, Berangoeta kultur etxean.
    • 17:30ean, 2013-2007 urteen artean jaiotakoentzako tailer berezia, Santa Ana kultur etxean.
    • 19:30ean, 2019-2014 urteen artean jaiotakoentzako ipuin-kontalaria: Euskarak elkartzen gaitu, Berangoeta kultur etxean.
    • 19:30ean, Aitite Magikoa liburu ilustratuaren aurkezpena, Otxantegin.
  • Abenduak 3, zapatua, 10:00etatik aurrera, Berbauzolana, eskualdeko berbak ikasteko jarduera, Otxantegin.
  • Abenduak 3, zapatua, 12:00etatik aurrera Kuadrillen Eguna ospatuko dute frontoian.

Getxo

  • Abenduak 3, zapatua,09:00etan, Trikikantugosaria Xabi Aburruzagagaz. Egizuk antolatuta, Pîpers tabernan.
    • 11:00etan Gida Bira,
    • 12:00etan, Mintzanet Eguna, sarean euskaraz mintza-praktika sustatzeko ekimena, Romo Kultur Etxean.
    • 12:00etan, kantu Jira, Algortan zehar.
    • 20:00etan, Anje Duhalde, Muxikebarrin.

Erandio

  • Abenduak 2, barikua, 18:00etan, Euskaraldiaren amaiera-ekitaldia: Txalaparta, Ahobizi/Belarripresten bizipenak, Dantzariak, Kantagunea, Zunba! eta Gauargi erromeria, Astrabuduko Josu Murueta plazan.
  • Abenduak 3, 11:30ean, Zapatutan familian! Itzalekin jolasean, Gaztetxokoan.
    • 19:30ean, Gozategi, Merkatu Zaharrean. Sarrera doan.

Leioa

  • Abenduak 1, eguena, 19:00etan, Aritza Bergararen hitzaldia: Euskal pertsonai mitologikoei buruzko hainbat kontu azalduko ditu. Kultur Leioako prentsa-gelan.
  • Abenduak 2, barikua, Iratxoen kantu sekretuak musika ikuskizuna (sarrera: bost euro), Kultur Leioako auditoriumean.
  • Abenduak 3an, zapatua, eta abenduak 4, domekan, 17:30ean, Umeentzako zinea: Hoper, oilaskoerbia. Kultur Leioan.
  • Abenduak 3an, 4an eta 5ean, 20:00etan, helduentzako zinea euskaraz egongo da: Unicornwars, Kultur Leioan

Lemoiz

  • Abenduak 3,  zapatua, 18:30ean, diskofesta eta txokolatada, Armintzako pilotalekuan.

Sopela

  • Abenduak 2, barikua, 18:30ean, Euskaraldiaren amaiera jaia: Ander Deuna Ikastola kantari eta Zipiriñe ikastetxeko ikasleen bertsoak, udaletxeko plaza.
  • Abenduak 2, barikua, 20:00etan, Alderray antzezlana, Kurtzio kultur aretoan.
  • Abenduak 3, zapatua, 20:00etan, Album antzezlana, Kurtzio kultur aretoan.
Erlazionatuak

Badator Euskaraldia!

Ander Zarraga 2022 aza 15 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun