Bizkaiko ahaldun nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatu den Teresa Laespadak jakinarazi duenez, 52.000 emakumek baino gehiagok jasan dituzte askatasunaren eta eskubideen aurkako erasoak Bizkaian 20 urtetan, betiere Ertzaintzak jasotako biktimizazioak soilik kontuan hartuta.
Halaber, salatu du 35 hilketa matxista gertatu direla eta 35 hilketa-ahalegin ere izan direla. Nabarmendu duenez, pasa den urtean biktimizazio kopururik handiena jaso zuten: 3.194 eraso matxista.